'Eta orain zer?' izenburupean, doluaren inguruko hitzaldia antolatu du Marea Urdinak ostegunerako

Uztarria.eus 2019ko abe. 9a, 10:25
Irune Aranguren pausa psikologian adituak eskainiko du solasaldia.

Irune Aranguren pausa psikologian aditua izango da hizlaria, eta Basazabal jauregian eskainiko du solasaldia, 18:30ean hasita. 

Marea Urdinak doluaren inguruko hitzaldia antolatu ostegunerako, Eta orain zer? izenburupean. "Bizitzako momentu batean, gaixotasun, istripu edo haur bat horrela jaio delako, aniztazun funtzionala duen pertsona baten kargu geratzen gara, eta inork ez gaitu horretarako prestatu. 'Eta orain zer?' galderari erantzuten saiatuko gara abenduaren 12rako antolatu dugun hitzaldian", azaldu du Marea Urdinak.

Irune Aranguren pausa psikologian aditua izango da hizlaria, eta Basazabal jauregian eskainiko du solasaldia, 18:30ean hasita.