Ostegun gaua girotu dute Dead Eye Wolves eta Ikarass musika taldeek

Uztarria.eus | Kultura
2019ko abe. 6a, 14:14

Bi kontzertu izan ziren atzo, osteguna, Orkatz kultur elkartean. Taberna horretako agertokian izan ziren Dead Eye Wolves eta Ikarass musika taldeak, 22:30ean hasita, eta jende ugari elkartu zen bertan. Dead Eye Wolves doom eta postmetal musika jotzen duen Mallorcako (Herrialde Katalanak) taldea da. Ikarass taldea, berriz, Durangokoa da, eta post-metal boskoteak Relapse Into Desolation izeneko diskoa argitaratu berri du. Koba Estudioan grabatu dute beren lehen lana.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

juaristi | 2019-12-07 : 12:34

Galdetzen hasita, nolatan programatzen du Orkatz Kultur Elkarteak kontzertu bat ostegun buruzuri batean, hurrengo egunean OSPATZEKO EZER EZ dagoela jakinda? Ohikoena, azken boladan, ostiraletan antolatzea izan denean...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu