'Administrazio publikoekiko harremana' ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2019ko abe. 4a, 13:17
Ikastaro bateko irudia.

Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute ikastaroa abenduaren 12rako. Basazabal jauregian eskainiko dute ikastaroa, goizez. Saio horretan izena emateko epea ireki dute; azkeneko eguna abenduaren 11 izango da.

Enpresen eta administrazio publikoen arteko harremanaren inguruko ikastaroa antolatu dute Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak abenduaren 12rako. Administrazio publikoekiko harremana izenburua duen ikastaroa saio bakarrean emango dute: abenduaren 12an, osteguna, 09:30etik 13:30etara, Basazabal jauregian. Enpresen eta administrazio publikoen arteko harremanen esparruko mekanismo nagusiak aurkeztu dituzte ikastaroan, eta Kontratu Publikoen Legeari eta enpresaren esparruko dirulaguntzen oinarrizko arauei buruzko informazioa emango dute.

Saio horretan izena emateko epea abenduaren 11 bitartekoa izango da. Izena emateko 943-54 79 83 edo 688 71 87 77 telefono zenbakietara deitu eta  formazioabasazal@azpeitia.eus edo alarranaga@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatz daiteke.

Ikastaroan parte hartzeko Azpeitian erroldatutakoek 6,75 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 8 euro. Diru hori ordaindu aurretik, telefonoz edo mezu elektroniko bat bidalita, parte hartzea baieztatu beharko da. Izen-ematearen ordainketa egiteko kontu zenbakia da: 3035 0020 5102 0090 0003.