Asteburu betea eta oparoa izan dute Azpeitiko xakelariek

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko abe. 2a, 10:29

Bete-betea izan da asteburua Xaputarrak taldeko xakelarientzat. Oñatin, Azpeitian eta Azkoitian, hiru txapelketetan aritu dira, eta emaitza aipagarri batzuk ere lortu dituzte.

Baigera Ien, zapatu arratsaldean jokatu zen maila nagusiko Gipuzkoako Banakako Txapelketaren azken txanda, eta beraz, sailkapena erabaki eta sariak banatu zituzten bertan. Aitor Priya izan da txapelketa horretan lehiatu den azpeitiar bakarra. Zapatuan, galdu egin zuen azken partida eta 16. postuan sailkatu da sailkapen nagusian. 20 xakelarik parte hartu dute aurtengo Gipuzkoako Banakako Txapelketa nagusian eta Alejandro Franco (Gros Xake Taldea) izan da irabazlea; Patxi Moreno (Hondarribia Marlaxka) izan da txapeldunordea, eta Nathaniel Capote (Gros Xake Taldea) hirugarrena.

Zapatuan bertan, baina goizean, Oñatiko Gaztelekuan jokatutako txapelketan lan txukuna egin zuten azpeitiarrek: Jose Andres Perez 7. sailkatu zen, 4.5 punturekin; eta Cristian Cretu, berriz, 13., 3.5 punturekin. Asteburu oparoa borobiltzeko, atzo Xaputarrakeko xakelari ugari aritu zen Azkoitiko sanandresetako txapelketan. Cristian Cretuk 16 urtez beherakoetan lehengo postua lortu zuen, eta sailkapen nagusian 18. sailkatu zen; Aitor Priyak 44., Aner Alonsok 46., Jose Andres Perezek 48., Eneko Alberdik 49., Gorka Urangak 61. eta Aitor Elustondo 69. amaitu zuten.

(Argazkiak: Xaputarrak Xake Taldea)

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu