Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalera joateko autobusa antolatu du Erniarraitzek
Kultura
2019ko aza. 29a, 14:44
Abenduaren 14an jokatuko dute bertso txapelketaren finala, Donostian, 17:00etan hasita. Joan-etorria egiteko autobusa antolatu du Erniarraitzek, eta izen-ematea zabalik dago jada.
Erniarraitz bertsozale elkarteak autobusa antolatu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalera joateko. Abenduaren 14an jokatuko dute final handia Donostian, Illumben, 17:00etan hasita.
Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik igaroko da Erniarraitzek antolatutako autobusa, eta hiru herrietan egingo ditu geldialdiak. Azkoitiko liburutegi aurretik irtengo da autobusa 14:15ean. Azpeitian anbulatorio aurrean egingo du geldialdia, 14:30ean, eta Zestoan, 14:45ean, autobus geltokiaren parean. Finala amaitu eta ordu erdira itzuliko da autobusa.
Joan-etorria autobusez egin nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita. Autobuserako izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!