Cristian Cretu azpeitiarra eta Josu Astigarraga beasaindarra nagusi, Gipuzkoako Xake Txapelketaren Bigarren eta Hirugarren Mailetan

Uztarria.eus 2019ko aza. 25a, 10:15

Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketaren barruko jardunaldia jokatu zuten joan den larunbatean Azpeitian, Baigera In. 16:00etan hasita, Absolutu Mailako nahiz eskualdeko Bigarren eta Hirugarren mailako txapelketak jokatu zituzten. Absolutuek txapelketaren seigarren txanda jokatu zuten, eta Aitor Priya azpeitiarrak emaitza onak lortu zituen, bere partidak irabazi baitzituen. Eskualdeko Bigarren eta Hrugarren mailakoek, aldiz, azken jardunaldia izan zuten zapatukoa. Egoitz Arruti kirol zinegotziak ireki zuen zapatuko kirol jardunaldia, eta, amaitzean, Bigarren eta Hirugarren Mailetako sari banaketa egin zuten. Domusa kooperatibako Iñigo Beristain arduratu zen txapeldunei sariak banatzeaz. 

Hona hemen sailkapenak:
 
Eskualdeko Bigarren Maila:
 
1-Cristian Cretu (Azpeitia)
2-Xabier Aranzabal (Zumaia)
3-Miguel Angel Gomez (Azpeitia)
4-Eneko Alberdi (Azpeitia)
5-Jose Antonio Garrido (Eibar)
6-Sergio Belosillo (Beasain)
7-Alberto Belosillo (Beasain)
8-Mikel Leon (Elgoibar)
9-Adrian Martinikorena (Eibar)
10-Jose Andres Perez (Azpeitia)
11-Francisco Julian Palencia (Getaria)
12-Harri Lasa (Aretxabaleta)
13-Vicente Santos (Elgoibar)
 
Eskualdeko Hirugarren Maila:
 
1-Josu Astigarraga (Beasain)
2-Faustino Miralles (Getaria)
3-Imanol Larrañaga (Azkoitia)
4-Oier Garcia (Eibar)
5-Aitor Elustondo (Apeitia)
6-Juan Carlos Fernandez (Azpeitia)
7-Aner Alonso (Azpeitia)
8-Asier Lasa (Aretxabaleta)
9-Aitor Beorlegi (Eibar)
10-Julen Uranga (Azpeitia)
11-Jurgi Etxebeste (Arrasate)