Nerea Etxeberria nagusitu da Azkoitiko XV. Herri Lasterketan

Uztarria.eus 2019ko aza. 23a, 19:30

Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton kirol elkarteak antolatuta, Azkoitiko XV. Herri Lasterketa jokatu dute gaur, larunbata, arratsaldean, hango kaleetan zehar. Guztira, 180 korrikalarik parte hartu dute lasterketan, eta horien artean, azpeitiar ugari lehiatu dira. Hain zuzen ere, emakumezkoetan, Maite Etxeberria azpeitiarra izan da helmugara azkarren iritsi dena; 39 minutu eta 28 segundo behar izan ditu Etxeberriak hamar kilometroko ibilbidea osatzeko. Gizonezkoetan, berriz, Iker Ortiz de Zarate gasteiztarrak irabazi du lasterketa (0:31:56).

Probaren hasieran eguraldiak ateri eutsi badio ere, laster hasi du zaparrada, eta lasterkariek euripean egin behar izan dute ibilbidearen erdia. Eguraldiak, ordea, ez ditu kikildu herritarrak, eta dozenaka lagun atera dira kalera korrikalariak animatzera. Ohi bezala, proban parte hartu dutenek bi bira txiki eta beste handi bat egin behar izan dute herrian barrena.