Karta jokoetako sariak banatu ditu Baigerak

Uztarria.eus 2019ko aza. 21a, 12:28

Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatzen jarraitzen dute Baigerakoek, eta urtero ohi dutenez, aurten ere jokatu eta banatu dituzte karta-joko txapelketetako sariak. Musean, Justo Letamendia eta Manuel Diaz izan dira txapeldunak, Pello Odriozola eta Lurdes Aginagalde txapeldunordeak, eta hirugarren sailkatu dira Txomin Ridruejo eta Asensio Etxeberria. Punttuan, berriz, Tomas Segurola eta Patxi Lasa nagusitu dira aurten, Gloria Odriozolarentzat eta Karmele Otamendirentzat izan da bigarren saria, eta Eusebi Kerejetarentzat eta Lurdes Unanuerentzat hirugarrena. Tute txapelketa Eduardo Lorenzok eta Pascual Hidalgok irabazi dute, Jaun Carrasco eta Pepe Carrasco sailkatu dira bigarren tokian, eta hirugarren postua eskuratu dute Antonio Gomezek eta Juan M. Osorok.

(Argazkiak: Baigera)