Abenduko ikastaroen berri eman du KZguneak

Uztarria.eus 2019ko aza. 20a, 11:29

Hamabi ikastaro programatu dituzte guztira urteko azken hilerako. Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta segurtasuna dira ikastaroetan jorratuko dituzten arloak.

Azpeitiko KZguneak prestatu du datorren hilerako eskaintza. Guztira, hamabi ikastaro eskainiko dituzte abenduan, guztiak doakoak, batzuk aurrez aurrekoak eta beste batzuk urrunetik egitekoak. Horietan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko: KZgunearen webgunean; aurre inskripzioa egiteko laguntza behar dutenek, esteka honetan topa dezakete. Horrez gain, edozein zalantza argitzeko edota informazioa eskatzeko, KZgunearen Enparan Dorretxeko egoitza irekita izango da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta segurtasuna dira ikastaroetan jorratuko dituzten arloak. Hau da zerrenda osoa, ikastaro bakoitzaren zenbait xehetasunekin:

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurreko ikastaroa.
  • 14 ordu.
  • Abenduaren 2tik 11ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 12an eta 13an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Wikiloc. sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak

  • Urruneko ikastaroa.
  • 20 ordu.
  • Abenduaren 9tik 25era.
  • Gaztelaniaz.

- LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

  • Aurrez aurrekoa.
  • 8 ordu.
  • Abenduaren 13tik 18ra, 09:00etatik 11:00etara.
  • Euskaraz.

- Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 19an eta 20an, 09:00etatik 11:00etara.
  • Euskaraz.

- Google Data Studio. Zure datuak aztertu

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Abenduaren 9tik 25era.
  • Gaztelaniaz.

- Wordpress. Zure webgunea sortu

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Abenduaren 2tik 18ra.
  • Euskaraz.

- Facebook zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • 6 ordu.
  • Abenduaren 16tik 18ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Twitter zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 19an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Marka pertsonala eta LinkedIn

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Abenduaren 2tik 18ra.
  • Gaztelaniaz.

- Erosketa eta ordainketa segurua Interneten

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 3an eta 4an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Abenduaren 2tik 18ra.
  • Gaztelaniaz.