Kolonbiako gatazkaren ondorenaz eta bakea erakitzeko abaguneaz solasaldia izango da bihar Loiola Zentroan

Uztarria.eus 2019ko aza. 25a, 08:47
(Alboan)

Edison Bolaños kazetariak eskainiko du hitzaldia, 18:30ean hasita. Kolonbian urreak eta narkotrafikoak duten eraginaz ere hitz egingo du hark. Saioa irekia eta doakoa izango da.

Kolonbiako gatazkaren ondorenean bakea eraikitzeko abaguneaz eta herrialde horretan urreak eta narkotrafikoak duten eraginaz hitzaldia eskainiko du Edison Bolaños komunikatzaile sozialak eta Caucako Unibertsitateko kazetariak bihar, asteartea. Loiolako Santutegiko Loiola Zentroan –liburutegitik sartu behar da– izango da solasaldia 18:30ean hasita, eta herritar orok izango du hitzaldia doan entzuteko aukera.