Datorren astelehenean, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak eta Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek hainbat egitasmo antolatu dute egun horretarako. Indarkeriaren aurrean, emakume langileok elkartasuna, autodefentsa eta borroka! izenburupean, tailerra, elkarretaratzea eta hitzaldia egingo dituzte egun osoan zehar.
Goizean, 10:30ean hasita, Emakumeenganako biolentziaz hausnartzen tailerra egingo dute ikasleek Sindikatu Zaharrean. Ondoren, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute plazan. Arratsaldean, berriz, Malen Etxeako emakumeen Zaintza arloko emakume langileak borrokan solasaldia izango da Gaztetxean, 17:00etan hasita.