Juan Antxieta musika eskolakoek kalejira eta jaialdia egingo dituzte asteazkenean

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 18a, 12:05

Santa Zezilia egunaren harira, musika eskolako kideek Musikalean ekitaldia egingo dute 19:00etatik 19:20ra, eta 19:30ean, jaialdia eskainiko dute, Soreasu antzokian.

Iazko Santa Zezilia eguneko jaialdiko irudia. (Alberto Beloki)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna izango da, eta horren harira, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek musikaz girotuko dute herria datorren asteazkenean, azaroak 20. Lehenik, Musikalean ekitaldia egingo dute: hau da, herriko kaleetan barrena ibiliko dira kalejiran, herria alaitzen. 19:00etatik 19:20 aldera arte ibiliko dira musikariak kalean, Kepa Junkeraren omenez. Hori bai, eguraldi txarra baldin bada, ikusi egin beharko da non egiten duten kalejira hori. 19:30ean, berriz, jaialdia egingo dute, Soreasu antzokian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu