'Harria' liburua aurkeztuko dute zapatuan Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko aza. 14a, 13:45

Euskal Herri osoko harri-jasotzaileak dira Harria liburuko protagonistak, eta kirol hori da argazkiz osatutako liburuaren ardatza. Bertan, harri-jasotzearen gaineko interpretazio estetikoa eta poetikoa egin nahi izan dute Juan Antonio Palacios argazkilariaK eta Juan Manuel Uria poetak.

Juan Antonio Palacios argazkilariaren irudiekin eta Juan Manuel Uria idazlearen olerkiekin osatutako Harria liburua aurkeztuko dute etzi, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 12:00etan hasita. Euskal Herri osoko harri-jasotzaileak dira Harria liburuko protagonistak –tartean dira azpeitiarrak–, eta kirol hori da argazkiz osatutako liburuaren ardatza. Bertan, harri-jasotzearen gaineko interpretazio estetikoa eta poetikoa egin nahi izan dute Palaciosek eta Uriak. 

Larunbateko aurkezpenean izango dira Santos Iriarte Errekartetxo (Azpeitia, 1913) harrijasotzaile azpeitiarraren alaba Olatz Iriarte, Sihara Nuño poeta eta liburuaren idazle Juan Manuel Uria. Iriartek Errekartetxo zenaren inguruan eta haren ibilbideaz hitz egingo du, besteak beste. 

Liburua aurkezteaz gain, Juan Antonio Palacios argazkilariaren irudiekin osatutako dokumentala emango dute.  Hona hemen aurrerapena: