Istripua izan da Loiolabideko saihesbidean

Uztarria.eus 2019ko aza. 12a, 14:29

Lur orotariko ibilgailu batek istripua izan du gaur, asteartea, 13:15 aldean, Loiolabideko saihesbidean. Autoa iraulita gelditu da errepidean, eta suhiltzaileek atera dute gidaria. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, emakumea ospitalera eraman dute arin zaurituta. Istripuaren unean ilara ikaragarriak sortu dira saihesbidean, baina dagoeneko ari da trafikoa bere onera itzultzen.