30 bat lagun, Basazabal jauregiko asteburuko bisita gidatuan

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 11a, 15:42

Zurbano Basazabal jauregia Berpizkundeko Azpeitian izenburuarekin, bisita gidatua egin zuten atzo eguerdian Basazabal jauregian. 30 bat lagun elkartu ziren bertan (argazkia), jauregia barrutik ezagutzen zuten bitartean Berpizkunde garaiko Azpeitiaren historiaz gehiago ezagutzeko asmoarekin. Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan antolatutako bisita izan zen atzokoa.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu