'Pertsonalizatu zure oihalezko poltsa' tailerra emango dute igandean Ekoetxean

Uztarria.eus 2019ko aza. 6a, 11:07

11 urtetik gorako edozein herritarrek du parte hartzeko aukera. 11:00etan hasiko da saioa eta doakoa da. Aurrez izena eman behar da, etzi bukatuko da horretarako epea, eta plazak mugatuak dira.

Pertsonalizatu zure oihalezko poltsa izeneko tailerra antolatu dute iganderako, azaroak 10, Ekoetxean. 11 urtetik gorako haur nahiz helduek izango dute ikastaroan parte hartu eta bakoitzak bere oihalezko poltsak zein motxilak eraldatu edota diseinatzeko aukera.

11:00etatik 12:30era egingo dute tailerra. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. Etzi, hilaren 8an, itxiko dute horretarako epea, baina plazak mugatuak direla aurreratu dute antolatzaileek. Izena eman nahi dutenek, Ekoetxean bertan (lehengo Ingurugiro Etxea) edo hango 943-81 24 48 telefonora deituta egin dezakete.