Saneamendu sarearen berritze lanak tarteko, trafikoa moztuko dute Garmendipe inguruan

Uztarria.eus | Hirigintza
2019ko aza. 4a, 12:57

Gaurtik hilaren 18ra bitartean Artzubia etorbideko biribilgune txikian arituko dira saneamendu lanak egiten. Azaroaren 19tik aurrera, berriz, Artzubia etorbidetik Ondarre kalera arteko eremuan egingo dituzte konponketak. Gipuzkoako Urakek jakinarazi duenez, zortzi aste beharko dituzte lan guztiak amaitzeko. 

Ur hornidura sarean eta saneamendu sarean egin behar dituzten lanak tarteko, hainbat astez trafiko mozketak izango dira Garmendipe inguruan. Gipuzkoako Urakek azaldu duenez, ur hornidura hodia berritzeko lanak egingo dituzte Artzubiako biribilgune txikitik Ondarre kalera bitartean, eta lan horien ondorioz errepidea moztuko dute aldika.

Berritze lanak bi fasetan egingo dituzte. Gaurtik, astelehena, hilaren 18ra bitartean, Artzubia etorbideko biribilgune txikian arituko dira saneamendu lanak egiten. Azaroaren 19tik aurrera, berriz, etorbidetik Ondarre kalera arteko eremuan egingo dituzte konponketak. Gipuzkoako Uraken arabera, obra guztiak amaitzeko zortzi aste beharko dituzte, eta santotomasetarako lan guztiak amaituta egotea da helburua. Errepidean egongo diren aldaketak "ongi seinalizatuta" egongo direla azaldu du Gipuzkoako Urakek. Proiektuaren aurrekontua 107. 931,12 eurotakoa da (BEZ gabe).

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu