Aitor Mimenzak Antxintxika krosa irabazi du

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko aza. 3a, 17:35

Aitor Mimenza Azpeitiko bizilagunak txapelak pilatzen segitzen du; izan ere, joan zen urriaren 27an Oñati Arrasate lasterketa irabazi zuen, eta atzo, zapatua, Soraluze eta Bergara lotzen dituen Antxintxika krosa. Azpeitiko bizilagunak 31 minutu eta 6 segundo behar izan zituen hamar kilometroko proba gauzatzeko, eta bere atzetik helmugaratu zen Dabid Garciari minutu erdiko aldea atera zion –hark 31 minutu eta 36 segundo behar izan zituen proba bukatzeko–. Soraluzen hasi eta Bergaran bukatu zen proba. Aurtengoa lasterketaren 15. edizioa izan da. (Argazkia: Goiena)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu