Haizearen ondorioz, zuhaitz bat erori da errepidera Sistiaga Errekan

Uztarria.eus 2019ko aza. 3a, 12:08

Amelie borraskak zeharkatu du bart Euskal Herriko kostaldea, eta hainbat kalte eragin du zenbait txokotan. Barrualdeko herrietaraino iritsi da borraska, eta Azpeitian ere utzi ditu ondorioak. Gauean izandako haize ufadek eraginda, zuhaitz bat errepidera erori da Sistiaga Errekan, eta bidea oztopatu du hainbat orduz. Goizean aurkitu dute haizeak botatako zuhaitza.