Corrado Masacciren txotxongiloak ikusgai, Betharramen

Uztarria.eus 2019ko aza. 2a, 10:02

Corrado Masacci txontxongilogile italiarrak erakusketa zabaldu berri du Betharrametako aretoan. Antzerki Topaketen bueltan urte askotan jarri izan du erakusketa Masaccik Azpeitian, eta aurten ere ez du hutsik egin. Atzo muntatu zuen hainbat txotxongilorekin osatu duen erakusketa, eta hilaren 17ra arte izango dira horiek ikusgai: astegunetan 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara bitartean. Gainera, ohiko moduan, herriko ikastetxeetako haurrek eta gaztetxoek astean zehar bisitatuko dute erakusketa; aurten txontxongilo tailerrak ere egingo dituzte horiek.