Kirol dantza eta zumba fitness saioak eskainiko ditu Kirol Patronatuak ostiraletan

Uztarria.eus 2019ko aza. 1a, 10:39

Aurrerantzean ostiraletan beste bi ikastaro izango dira igerilekuaren eraikinean, eta dagoeneko zabaldu dute saio horietan izena emateko epea. Kirol dantza saioak 20:00etatik 21:15era izango dira, eta zumba fitness saioak, berriz, 18:30etik 19:20ra.

Aurrerantzean, kirol dantza eta zumba fitness ikastaroak eskainiko ditu Kirol Patronatuak ostiraletan, eta dagoeneko zabaldu dute saio horietan izena emateko epea. Jatorria areto dantzetan dute kirol dantzek, eta hamar modalitate landuko dituzte saio horietan, hala nola vals ingelesa, tangoa, vals vienarra, slowfoxtrot, quickstep, cha-cha-cha, samba, rumba bolero, pasodobleak eta jive. Ostiraletan 20:00etatik 21:15era izango dira saioak igerilekuan. Ikastaro hori egiten duten Kirol Patronatuko bazkideek 20,6 euro ordaindu beharko dute hilean; bazkide ez direnek, berriz, 36,05 euro.

Zumba fitness ikastaroa bi helbururekin antolatu dute: zumba zaleek astean saio bat gehiago izatea; eta astean zehar spining, pilates eta abar lantzen dituzten herritarrek hirugarren saio osagarri bat izatea. 18:30etik 19:20ra izango dira saioak, igerilekuaren eraikinean. Kirol Patronatuko bazkideek 16,48 euro ordaindu beharko dute hilean; aldiz, bazkide ez direnek, 28,84 euro.