Agortzear daude Soziedad Alkoholika eta Saia Goait taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urr. 28a, 12:03

Azaroaren 9an eskainiko dituzte kontzertuak Soziedad Alkoholikak eta Saia Goaitek Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Sarrerak agortzear daudela jakinarazi du gaur Kulturaz kooperatibak.

Soziedad Alkoholika musika taldea.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Soziedad Alkoholika (SA) eta Saia Goait musika taldeak zuzenean arituko dira Sanagustin kulturgunean azaroaren 9an, eta Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, amaitzear daude kontzertuetarako sarrerak. 

Txartelak Sanagustin kulturgunean nahiz Kulturaz kooperatibaren webgunean daude salgai, 16 eurotan. Kultur Bonoa duten herritarrek bonoa erabiltzeko aukera izango dute azaroaren 9ko kontzertuetarako. Zuzenekoak 22:30ean hasiko dira.

1988an sortu zen Soziedad Alkoholika taldea Gasteizen (Araba). Crossover thrash musika egiten dute, eta beren abestien letretan hainbat gairen inguruko kritika da nagusi. Salatzen dituzten gaietako batzuk dira militarismoa, faxismoa, arrazakeria eta sexismoa, besteak beste. Beren ibilbidean 350.000 disko baino gehiago saldu dituzte SAko musikariek. Azaroaren 9an Saia Goait musika taldeak elkarbanatuko du oholtza Soziedad Alkoholikarekin. Mutrikuko taldea da Saia Goait. Hainbat taldetan jardundako musikariek (Keike, Kraussk, Karenka) osatzen dute taldea, eta sortzaileen hitzetan, "stoner rock eta hard rockaren zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak" nahasten dituzte beren abestietan.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-10-28 : 17:07

Soziedadeko alkohola agortzear dagoela jakinarazi du Ardo Zaleak elkarteko juntak

asdg | 2019-10-29 : 13:56

Iruzkin batzuk onak "Gabiriko Pablo" baino beste batzuk, kasu hontan, etzatxik oso onak ertetzen!!
Segi lanien

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu