Dirulaguntza hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Udalak

Uztarria.eus 2019ko urr. 25a, 14:13

Uztarria Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udalak atzo, osteguna, sinatu zuten 2019ko dirulaguntzen gaineko hitzarmena. Anjel Sarasua Uztarriako kideak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak sinatu zuten akordioa, eta horri esker, 31.586,26 euro jasoko ditu Uztarriak. Gainera, beste 2.463 euro ere jasoko ditu komunikazio taldeak bestelako produktuetarako, azken urteetako moduan. Joan zen urriaren 15eko udalbatzarrean onartu zituen Udalak aho batez herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmenak.