'K-Baret' antzerki musikalerako aktore bat behar dute

Uztarria.eus 2019ko urr. 23a, 10:30
'K-Baret' antzerki musikaleko une bat. (Alberto Beloki)

Bigoterik Gabea taldeko kideak 16 urtetik gorako gizonezko baten bila ari dira, 'K-Baret' antzerki musikalerako. Interesatuek antzerkimusikala@gmail.com helbidera idatzi behar dute.

Bigoterik Gabea Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak martxoan estreinatu zuen K-baret antzerki musikala, eta udako atsedenaren ostean, martxan dira berriro. Lantaldeak ekin dio entseguei berriro, eta 2020an emanaldi gehiago egiteko asmoa dute. Dena den, taldekideak gazteak direnez, batzuen eta besteen joan-etorriak aldaketak eta hutsuneak eragin ditu taldean, eta horregatik, pertsona baten bila ari da Bigoterik Gabea.

Taldeak azaldu duenez, "K-baretean gogor lan egin eta gozatzeko prest dagoen" norbaiten bila dabiltza. Hain zuzen ere, 16 urtetik gorako gizonezko baten bila ari dira, eta animatzen denak antzerkimusikala@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar du. Hala ere, jakinarazi dute taldeak ez dizkiola inori ateak ixten, eta antzerkiaz, musikaz nahiz dantzaz gozatu nahi duen edonork izan dezakeela Bigoterik Gabea antzerki taldeko kideekin hitz egiteko aukera.