Abdominal hipopresiboen tailerra izango da azaroan

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko urr. 22a, 11:46

Kirol Patronatuak antolatu du ikastaroa, eta igerilekuan izango dira saioak, astelehenetan eta asteazkenetan, 11:00etan. Igerilekuko harreran eman behar da ikastarorako izena. Azaroan hasiko diren beste hainbat saiotan taldea osatzeko dago, eta zabalik da horietan izena emateko epea ere.

Igerilekuaren eraikinaren irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Kirol Patronatuak abdominal hipopresiboen ikastaroa antolatu du azarorako. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak, 11:00etan hasita, eta dagoeneko eman daiteke saioetarako izena igerilekuko harreran. Tailerra 30,9 euro ordaindu beharko dute Kirol Patronatuko bazkideek, eta 54,8 euro bazkide ez direnek.

Sabela, zoru pelbikoa eta bizkarra tonifikatzeko, postura txarrak eta bizkarreko minak zuzentzeko, haurdunaldi osteko errekuperazio egokia egiteko, inkontinentzia arazoak gutxitzeko edo sahiesteko nahiz gerrialdeko perimetroa murrizteko baliagarria izango da ikastaroa.

Taldea osatzear

Beste hainbat ikastaro ere antolatu ditu Kirol Patronatuak, eta azaroan jarriko dira martxan horietako batzuk. Hain zuzen ere, taldeak osatzeko dira gaur-gaurkoz core, pilates, total training eta mantentze gimnasia ikastaroetan. Beraz, horietan parte hartu nahi duten herritarrek oraindik ere badute izena emateko aukera. Horiek igerilekuan egin beharko dute izen-ematea.

Core ikastaroko saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 18:00etan. Pilateseko saioak, berriz, astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte 15:15ean hasita. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako total training ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan izango da 17:15ean, eta mantentze gimnasia saioak astelehenetan, asteazkenetan nahiz ostiraletan egingo dituzte, 10:00etatik aurrera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu