Ikusgai dago Pablo Soraluze azpeitiarraren lanen erakusketa Betharram aretoan

Uztarria.eus 2019ko urr. 17a, 12:41

Pablo Soraluze azpeitiarrak egindako lanen erakusketa zabaldu dute Betharram aretoan. Bertan, Soraluzek material ezberdinak erabiliz egindako obrak ikus daitezke. Asteartean zabaldu zuten erakusketa, eta irekita egongo da urriaren 29ra arte. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.