Herri Eskolak egin dituzte Gaztetxean, 'Euskal Estatu sozialista eraiki!' lelo hartuta

Uztarria.eus | Politika
2019ko urr. 13a, 11:12

Atzo, urriak 12, Hispanitatearen Egunaren aurka Herri Eskolak egin zituzten Azpeitiko Gaztetxean, Azpeitiko Ikasle Abertzaleak eta Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta. Hispanitatearen Egunean ezer ez dutela ospatzeko aldarrikatu zuten, eta goizetik iluntzera arte Euskal Estatu sozialista eraiki! lelo hartuta egin zituzten jarduerak. 30 lagun inguruk parte hartu zuen goizean Gaztetxean bertan egindako Zergatik klase feminismoa izenburuko hitzaldian. Solasaldian Itaia Emakume Sozialisten Sarekoek parte hartu zuten. Segidan, bazkaria egin, eta arratsaldean murala margotu zuten Gaztetxeko horman.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu