Sanagustinpean egingo dute gaur bertako produktuen azoka

Uztarria.eus 2019ko urr. 11a, 14:49

Azoka Plazan egin ohi dute normalean ostiraletako bertako produktuen azoka, baina Garagardo Azoka dela-eta gune hori okupatuta dagoenez, Sanagustinpean egingo dute gaur. Inguruko ekoizleek bertan jarriko dituzte gaur beren postuak.