Jendetza elkartu da plazan Altsasuko gazteei ezarritako epaia salatzeko

Uztarria.eus | Politika
2019ko urr. 11a, 10:56

Espainiako Auzitegi Gorenak asteazkenean jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta kartzelan dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak jaitsi dizkien. Erabaki hori salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo –osteguna– plazan, Ez dugu onartzen absoluzioa ez den beste epairik, Altsasukoak aske! lelopean. Jendetza elkartu zen bertan.

Irailaren 18an izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzeko auzi saioa Auzitegi Gorenean, eta asteazkenean jakinarazi zuen sententzia auzitegi horrek: zazpi laguni hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Gorenak; bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina aske zegoen lagunari, berriz, zerbait murriztu dio zigorra auzitegiak. Informazio osatua, Berria.eus-en.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu