Aitor Esteban EAJren Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak hitzaldia eskainiko du ostegunean, hilak 17, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Euskal erronka Madrilen izenburupean arituko da solasean Esteban, eta hizpide izango ditu gaur egungo egoera politikoa eta alderdi jeltzaleak kongresurako dituen erronkak.
Azpeitiko EAJk antolatu du solasaldia, eta gaian interesa duen herritar oro hurbil daiteke bertara.