Mikel Larrañaga Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalean izango da

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko urr. 6a, 12:51

Larrañagak 18 minutu eta 35 segundo behar izan zituen 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor ebakitzeko. Lehen sailkatuak, Iker Vicentek, azpeitiarrak baino 24 segundo lehenago bukatu zituen lanak. Azken bost urteetako irabazle Aitzol Atutxa ez da urriaren 27ko finalean izango da. Gasteizen izango da finala, eta sei aizkolari ariko dira nor baino nor.

Atzoko saioko irudi bat. (Ibon Errazu Uria)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Mikel Larrañaga Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalean izango da beste behin, atzo Gasteizen jokatutako finalerdietako saioan lortu baitzuen finalerako txartela. 11 aizkolari aritu ziren nor baino nor lehian, eta lanak azkarren bukatu zituzten sei aizkolariak izango dira finalean. Oso lan ona egin zuen atzokoan Larrañagak; izan ere, 18 minutu eta 35 segundo behar izan zituen 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor ebakitzeko. Denbora horrekin, bigarren sailkatu zen; lehen sailkatuak, Iker Vicentek, 24 segundo arinago bukatu zituen lanak (18:11).

Atzoko finalerdiak sorpresak ere utzi zituen: bost urtez jarraian txapelketa irabazi duen Aitzol Atutxa dimoztar aizkolaria bederatzigarren postuan (22: 02) sailkatu zen, eta beraz, ez da aurtengo finalean izango. Atzoko saioan egindako lanak tarteko, Vicentez eta Larrañagaz gain finalean izango dira Julen Alberi Txikia, Eneko Otaño, Iñaki Azurmendi eta Jon Rekondo. Sei kirolari horiek izango dira datorren urriaren 27an Gasteizen jokatuko duten finalean. 12:00etan hasiko da lehia, Gasteizko Iradier Arenan.

Iaz hirugarren sailkatu zen Larrañaga, Iruñean jokatutako finalean. Lehen hiru lehenengoen artean sailkatuta, "gustura" agertu zen finalaren ostean azpeitiarra.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu