Aurten ez da Zuzenien mendi lasterketarik izango

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko urr. 3a, 13:56

Iaz egin zuten probaren hamargarren edizioa, baina igoera bertikalaren sustatzaileek eten bat egitea erabaki dute. Beraz, aurten ez da egingo proba. Besteak beste, lasterketen gorakadak sortutako data arazoak eta parte-hartzaile kopuru baxua tarteko erabaki dute proba ez antolatzea.

Iazko Zuzenien mendi lasterketako irudi bat.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Aurten ez da Zuzenien mendi lasterketarik izango. Hala jakinarazi diote urtez urte proba antolatzeaz arduratu diren Lagun Onak mendi bazkuneko kideek Uztarria.eus-i. Iaz egin zuten probaren hamargarren edizioa, baina igoera bertikalaren sustatzaileek eten bat egitea erabaki dute, eta beraz, aurten ez da egingo proba.

Arrazoi bat baino gehiagogatik erabaki dute lasterketa ez antolatzea: "Urtez urte pertsona berak aritu gara proba antolatzen, eta pixka bat nekatu egin gara. Gainera, mendi lasterketen boomak datarik gabe edo data aurkitu ezinik utzi izan gaitu, eta horren ondorioa da parte-hartzaile kopurua guk nahi adinakoa ez izatea". Dena den, herritarren batzuk proba antolatzeko prest badaude, haiei hasierako lanetan laguntzeko prest daudela azaldu dute orain arte antolakuntza taldean aritu diren kideek.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu