'Enpresetarako oinarrizko finantza-kudeaketa' ikastaroa eskainiko dute urrian Basazabalen

Uztarria.eus 2019ko ira. 24a, 13:59

Ikastaroaren helburua da enpresen kudeaketa finantzarioko oinarrizko tresnak ezagutzea eta egunerokoan hartzen diren erabakien ondorio ekonomiko eta finantzarioak aztertzea. Formazio saioetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izen-ematea egitea, eta dagoeneko zabalik dago horretarako epea.

Azpeitiko Udalak eta Deustoko Unibertsitateak formazio eskaintzarako duten hitzarmenaren barruan, Enpresetarako oinarrizko finantza-kudeaketa izenburua duen ikastaroa eskainiko dute Basazabal formazio zentroan. Saioak urriaren 4an eta 11n izango dira, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Izen-ematea zabalik dago jada.

Ikastaroaren helburua da enpresaren kudeaketa finantzarioko oinarrizko tresnak ezagutzea eta egunerokoan hartzen diren erabakien ondorio ekonomiko eta finantzarioak aztertzea. 

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako hiru bide dituzte: Basazabal bertatik pasatuta, formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera mezu bat bidalita edo 688 845 118 telefonora deituta. Ikastaroaren prezioa 6,75 euro izango da Azpeitian erroldatuta daudenentzat, eta 8,10 euro gainerakoentzat.