Bertan merkatari elkarteko dendariek antolatu duten Stock Azoka musikaz eta dantzaz jantziko dute bihar. 18:30ean hasita, kale emanaldiak eskainiko dituzte K-Beat abesbatzako kideek, Udal Musika Bandak eta Luis Beltza dantza suelto eskolako nahiz Juan Antxieta musika eskolako ikaslek Alde Zaharreko kaleetan zehar. Ondoren, 19:00etan, emanaldi bateratua eskainiko dute herriko plazan. Antolatzaileek herritarrei dei egin diete emanaldira eta azokara bertara daitezen.