Berriro ekin diote pentsio duinen aldarria kalera ateratzeari

Uztarria.eus 2019ko ira. 9a, 15:00

Udako etenaldiaren ostean, kalera atera dira berriro Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformako kideak, eta elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian herriko plazan. Ohi bezala, 12:00etan jarri dute hitzordua, eta dozenaka lagun elkartu da plazan "KPIaren igoeraren alde eta %0,25eko igoeraren aurka" egiteko. Gaurko kontzentrazioaren ostean, herriko pentsiodunak astero elkartuko dira ordu eta leku berean.

Azpeitiko pentsiodunek 2018ko otsailaren 19an egin zuten aurreneko elkarretaratzea plazan, eta haren ostean ugari izan dira egindako protestak eta elkarretaratzeak.