Oporretatik bueltan, zabalik da Emakumeen Txokoa

Uztarria.eus 2019ko ira. 2a, 14:20

Aurreneko bi astetan, gaurtik irailaren 16ra bitartean, goizez soilik egongo da irekita Emakumeen Txokoa, 10:30etik 13:00etara. Irailaren 16tik aurrera, aldiz, ohiko ordutegira itzuliko da.

Oporretatik bueltan da Emakumeen Txokoa, eta gaurtik aurrera bulegoa zabalik egongo da herritarrentzat. Aurreneko bi astetan, gaurtik irailaren 16ra bitartean, goizez soilik egongo da irekita Emakumeen Txokoa, 10:30etik 13:00etara. Irailaren 16tik aurrera, aldiz, ohiko ordutegira itzuliko da, eta astegunetan goizez zein arratsaldez egongo da irekita, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:00etara. Horrez gain, hileko azken zapatuan ere ateak irekiko ditu Emakumeen Txokoko bulegoak, 10:00etatik 13:00etara. 

Emakumeen Txokoarekin harremanetan jarri nahi dutenek, bulegora bertaratu (Goiko Kalea 12) edo bulegoko telefono zenbakira  (943-15 70 55) deitu besterik ez dute.