Joseba Albizuk irabazi du XXXIV. Ondarbasoko igoera

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko ira. 1a, 09:57

Atzo, zapatua, Ondarbasoko igoeraren XXXIV. edizioa izan zen Zestoan, eta Joseba Albizu azpeitiarrak irabazi zuen proba. 11 minutu eta 23 segundo behar izan zituen Albizuk ibilbidea bukatzeko; bigarren sailkatuari, Jon Mendiari, hamalau segundoko aldea atera zion. Iazko edizioan ere azpeitiarra izan zen garaile proba berean. Guztira, 21 txirrindularik parte hartu zuten proban, eta jende mordoa bildu zen ibilbidean zehar txirrindulariak animatzera.

Bidali:  

Erantzunak

Erdoizta | 2019-09-01 : 20:40

Joiño!! Ta Oñatz igoera ere egon omenda azpeitiko lagun arte batek antolatua eta “BIELE” lantegiko lasterketa nork irabazi du aurten? Eta “IRAURGI” saskibaloi taldeko Oñatz igoera? Edozeiñ iragarkik balio aldio aldizkari honi?
Nik nahiago jakin ea azpeitiko Txirrindulari taldeko “Sanz Atrakzio”-ko gure mutillen Beasaingo lasterketa garrantzitsuko emaitza.

bertakue | 2019-09-01 : 21:41

Bai gizona, oin dala 10 urte erretirautako ziklista batek, Zestuko festetan eindakuek, herriko gaztien resultauek baino zeresan geiho zaukeabe Uztarrian

Mzurbano | 2019-09-02 : 09:45

Bueno, galdetu beharko genukeena da aipatzen dituzuen proba garrantzitsu hoien emaitz eta informaziorik bidali al zaizkion Uztarriari. Nik ez dakit, akaso bai. Norbait molestatu ote da emaitz hoiek albiste egiteko bidea egiten? Dudarik ez dago, Joseba Albizuren albistearena iritsi dela eta publikatu dutela. Ez da zaila, arreba nor den jakinda!

Dena den, Albizu aspaldi erretiratu arren, uzten dut errespetu bera sor zaiola, ze azpeitiarra izaten jarraitzen duela esango nuke ez? beraz, azpeitiar bezala albistea ez dago soberan. Beste albiste batzuk nahi dituzue? ba egin modua hauek uztarriako erredakziora iristeko. Eta ez naiz Uztarriako kide!! bazpare.

bertakue | 2019-09-02 : 13:42

Errespetua Josebari, erabatekoa, ohorezko poztu asko ari da lortzen mendiko bizikleta lasterketatan europa eta mundu mailan, baino Zestuko festen barruan zeuk zerorrek, Martin Zurbano jauna, erten dezakezun froga baten resultauek ez lukela albiste bat sortu behar da esan nahi dudana, eta bai izengo litzekela interesgarriye herriko gazte federauen resultauek argitaratzie.
Eta albisteak erredakziora eramateko, kazetariyek eukiko ditu Uztarriak, ala?

Betikue | 2019-09-02 : 15:20

Aupa Albizu!

Erdoizta | 2019-09-02 : 23:31

Ederto azaldu dek bertakue, eta noski.........errespetua nik uste iñok ezdiola galdu Albizu jaunari iñongo momentuan eta jarrai dezala beste urte osoan kirola egiñez bizitzas gozatzen. Baiña bai eskatuko nahi diot UZTARRIA aldizkariari kriterio gehiago bere albiste mailan.

Izarraitzpe | 2019-09-03 : 10:11

Kaixo, ez dakit ziur gauzak nola kudeatzen dituzten Uztarrian baina esango nuke kirol arloko albiste gehienak kirol elkarteek beraiek sartzen dituztela, komunitateko kide bilakatuta. Beraiek kezkatzen dira albisteak sortzeaz.
Beste kasu batzuetan, elkarte baten emaitzak ez direnean, Uztarriak berak argitaratzen ditu, gehienetan norbaitek "prentsa oharra" edo abisua pasata.
Uztarriari harriak bota beharrean baloratu beharko genuke herrian horrelako hilabetekari bat izatea paperean eta Euskal Herri mailan erreferete den albiste webgune bat izatea, euskaraz. Beraien baliabideak oso murritzak dira eta jasotzen dutenarekin emaitza ezin hobea ateratzen dute nire ustez.
Horrenbeste exigitzen dutenek komunitateko kide bat sortu dezakete kirolari federatu horiei buruz herritarrak informatzeko, adibidez, edo Uztarriari ohar bat bidali datuekin.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-09-03 : 13:51

La Gazzetta dello Sport

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu