Dagoeneko jaso daitezke Uztarriaren tonbolako sariak

Uztarria.eus 2019ko ira. 2a, 10:41

Tonbolako zozketako zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara joan beharko dute sarien bila, irailaren 13a baino lehen. Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere tonbolako opariak jasotzeko aukera izango dute irailean zehar. Uztarriak eskerrak eman nahi dizkie tonbola posible egin duten laguntzaile guztiei.

Uztarria Komunikazio Taldeak dagoeneko zabaldu du saninazioetako tonbolako sariak jasotzeko epea. Horrenbestez, herritarrek tokatu zitzaizkien sariak jaso ditzakete dagoeneko komunikazio taldearen bulegoan, Perez Arregi plazako 1. zenbakian.

Abuztuaren 1 gauean itxi zituen Uztarriak aurtengo saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbola, zozketa egin ostea. Honako hauek izan ziren zozketaren zenbaki saridunak:

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 4015
  • Ordezko zenbakia: 8696

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 9731
  • Ordezko zenbakia: 1851

Netbooka, Ukabi Informatika dendaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 4613
  • Ordezko zenbakia: 7898

Zenbaki saridunak dituztenek irailaren 13ra bitartean pasatu beharko dute Uztarriaren erredakziotik sariak jasotzera. Opariaren jabeak bi aste horietan agertzen ez badira, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko: irailaren 16tik 27ra.

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean zehar tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute sariak jasotzera.

Eskerrik asko!

Beste urte batez, komunikazio taldeak eskerrak eman nahi dizkie tonbola irekitzea posible egiten duten laguntzaile guztiei. Bertan merkatarien elkarteak eta herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ile-apaindegik, harategik, gozotegik eta abarrek babestu dute ekimena. Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko jarri zuen martxan tonbolaren proiektua duela 11 urte, eta bizirik jarrai dezan, beharrezkoa da babesle guztien laguntza, baita tonbola irekita egoteko txandak egiten dituzten herritarren laguntza ere. Eskerrik asko guztiei, benetan!