Bi sari jaso ditu Eizmendi baserriak Gipuzkoako Blonda Txapelketan

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko abu. 17a, 15:49

Blonda arrazako behien Gipuzkoako txapelketa izan da gaur eguerdian Azkoitian, eta lehiaketako bi sari nagusiak Azpeitiko Eizmendi baserriarentzat izan dira. Izan ere, baserri horretako ordezkariek jaso dituzte Txapeldun Handia eta Hazitik Jaiotakoak izeneko bi sariak. Ukuilu Onenaren saria, berriz, Orioko Longa baserriak eskuratu du. Jendetza izan da ganaduak ikuten, Plaza Berrian. Argazkian, sari banaketa ekitaldia –beheko ilaran, eskuinetik bigarrena da Eizmendi baserriko ordezkaria–.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu