Berrogei lagun elkartu dira Basazabalen altxorrak ezagutzeko

Uztarria.eus 2019ko abu. 11a, 20:14

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan antolatutako doako bisita gidatuan, gaur eguerdian Basazabal jauregi eraberritua barrutik ezagutzeko aukera izan da. Berrogei bat lagun elkartu dira bisita egiteko, eta jauregiaren zein Azpeitiaren historiako hainbat xehetasun eta pasarte ere ezagutu ahal izan dituzte.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)