Uztarriak egin du Frantziako Tourreko Pourraren sari banaketa

Uztarria.eus 2019ko uzt. 30a, 23:02

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, San Inazio bezpera, egin du aurtengo Frantziako Tourreko Pourraren sari banaketa ekitaldia. Erdikaleko 2. zenbakian duen tonbolan banatu ditu hainbat sari. Pourra'2019ren sari nagusia Iñaki Berasategik irabazi du, Erreiru taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Xabier Urbistondo izan da, Artalokotxa taldearekin, eta hirugarren saria Iban Aranbarri Amenabarrentzat izan da, Txipiron taldearekin. Guztira, 224 lagunek egin dute aurtengo Pourra, eta parte-hartzaileen artean beste hamar sari ere banatu du Uztarriak.

Hona hemen, sarituen eta sarien zerrenda:

Sarituak eta sariak

  • 1.goak: 1.344 euro, Erreiru, Iñaki Berasategi.
  • 2.goak: 896 euro, Artalokotxa, Xabier Urbistondo.
  • 3.goak: 448 euro, Txipiron, Iban Aranbarri Amenabar.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria, Ikax, Iker eta Unax Oiarzabal.
  • 13.goak: Ardo sorta, Duna, Xabier Azpillaga.
  • 42.goak: Ardo sorta, Lakute II, J.A. Aldalur.
  • 69.goak: Erreka Bike-n oparia, Kinttela, Xabier Azpillaga Etxaniz.
  • 100.goak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua, Lakute, J.A. Aldalur.
  • 136.goak: Ziklos Beniren oparia, Flash, Ane Mendinueta Bernaras.
  • 155.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Fiona, Ane Odria.
  • 177.goak. Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia, Bartolo, Aitor Aramendi.
  • 200.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia, Erreka Team, Joseba Albizu.
  • 224.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Ilobantzako saria, Joxino Aramendi.