2019ko santioak eta saninazioak

Nikolas Alustizak irabazi du txirrindularitzako 39. San Inazio Saria

Uztarria.eus 2019ko uzt. 28a, 21:15

Txirrindularitzako kadeteen 39. San Inazio Saria jokatu da gaur arratsaldean Lagun Onak txirrindularitza elkarteak antolatuta. Lasterketaren irabazlea Nikolas Alustiza (Zatika) zumarragarra izan da. Bigarren Aimar Erostarbe (Ulma) oñatiarrak egin du eta hirugarren Unai Zubeldia (Cartonajes Limusin) ibartarrak. 97 txirrindularik parte hartu dute proban, eta 55 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute Perez Arregi plazatik irten eta bukatuta.