2019ko santioak eta saninazioak

Umeak ur eske, Erdikalean

Uztarria.eus 2019ko uzt. 28a, 19:59

Umeen Egunean gozatua hartu dute Marea Arroxa txikia osatuta ibili diren dozenaka haurrek. Azoka Plazan bazkaldu ondoren, altxorraren bila jolasean ibili dira herrian zehar. Eta jolasen azken txanpan, aurreko urteetan bezala, ur eske aritu dira Erdikalean. Eskatu, eta jaso dute eskatutakoa; Erdikaleko bizilagunek ez dute hutsik egin, eta blai eginda bukatu dute haurrek eta begiraleek.