2019ko santioak eta saninazioak

Festak direla eta, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 22a, 14:39

Uztailaren 24tik (asteazkena) abuztuaren 4ra bitartean bertan behera geldituko dira Julian Elorza hiribideko eta Trenaren museoaren ondoko geltokiak. Autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak egun horietan.

Santio eta San Inazio jaiak direla eta, autobus geltokietan aldaketak izango dira. Uztailaren 24tik abuztuaren 4ra bitartean autobusek ez dute geldialdirik egingo Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokietan. Egun horietan autobusek sahiesbidean, tren musoaren ondoko oinezko zubiaren parean, egingo dituzte geldialdiak.