Naroa Aranbarrik hirugarren egin du Espainiako BTT Jaitsieran

Uztarria.eus 2019ko uzt. 22a, 13:00

Naroa Aranbarrik hirugarren egin du Espainiako BTT Jaitsieran. Atzo, igandea, jokatu zuten txapelketa Teror-en (Kanaria Handia), eta azpeitiarra hirugarren sailkatu zen kadeteetan. Mailaz maila banatuta jokatu zuten txapelketa, eta guztira, 120 txirrindularik parte hartu zuten. Malda handidun kilometro pasatxoko ibilbidea gauzatu behar izan zuten parte-hartzaileek atzoko proban. Aranbarriak hiru minutu eta zortzi segundo behar izan zituen ibilbidea egiteko. Argazkian, Aranbarri podiumean.