Jon Pelaez eta Ander Kerejeta azpeitiarrak nagusi XVI. Auto Klasikoen Rallyan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 21a, 12:46

Jon Pelaez eta Ander Kerejeta azpeitiarrak nagusitu ziren atzo, zapatua, jokatutako XVI. Auto Klasikoen Rallyan, BMW 318is autoarekin. Goizean hasi zuten rallya 80 gidarik eta kopilotuk, eta horiek Urrakin, Altzo-Abaltzisketan eta Zerain-Barbarin barrena ibili ostean, Matxinbenta, Errezil, Bidania-Goiatz eta Andazarrate inguruetatik igaro ziren. Arratsaldean, berriz, Zestoara iritsi ziren parte hartzaileak. Handik Azpeitira itzuli ziren, eta sari banaketa ekitaldia egin zuten epaitegiaren aurreko plazan. Hain zuzen ere, irabazleen garaikurrak jaso zituzten Pelaezek eta Kerejetak. Bigarren, berriz, Joxe Labaka azpeitiarra eta German Gonzalez izan ziren, Citroën Visa GTI autoarekin, eta hirugarren Alberto eta Angel Martinez de Lizarrondo anaiak salikatu ziren (Renault Clio 16V).