Presoen eguneko afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Uztarria.eus 2019ko uzt. 19a, 13:19

Orkatz eta Niza tabernetan eskura daitezke txartelak; hamabi euro ordaindu beharko dute ikasleek eta langabeek, eta hamabost euro gainerakoek. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira txartelak.

Uztailaren 27an, larunbatez, Presoen eguna izango da, eta dagoeneko salgai jarri dituzte afarirako txartelak. Orkatz eta Niza tabernetan eskura daitezke txartelak; hamabi euro ordaindu beharko dute ikasleek eta langabeek, eta hamabost euro gainerakoek. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira txartelak.

Afaritarako honako menu hau prestatu dute: entsalada, hegaluzea tomatearekin, masailak, arroz esnea, kafea eta kopa. Afalostean, ekitaldia egingo dute Azoka Plazan bertan, eta ondoren, kontzertuak izango dira txosnagunean. Eguerdian hasiko dira Presoen eguneko ekitaldiak: 12:00etan mural margoketa egingo dute Erdikalean, eta 19:00etan, berriz, Sarek antolatutako manifestazioa izango da plazatik abiatuta.