2019ko santioak eta saninazioak

Oinatz elkarteak elkarretaratzeak egingo ditu zapatuan eta San Inazio egunean

Uztarria.eus 2019ko uzt. 18a, 15:34

Bi elkarretaratze egingo ditu Oinatz elkarte animalistak datozen egunetan. Batetik, zapatu honetan egingo den XXXVII. Ollagorra Usakume Txapelketa dela eta, Odriako zelaian bi elkarretaratze egingo dituzte, 11:30etik 12:30era eta 17:00etatik 18:00etara. Bestetik, San Inazio egunean, zezenketen aurkako kontzentrazioa egingo dute 17:30etik 20:30era bitartean, zezen plaza aurrean.

Oinatz elkarte animalistak elkarretaratzeak iragarri ditu datozen egunetarako. Batetik, zapatu honetan, hilak 20, XXXVII. Ollagorra Usakume Txapelketa jokatuko da Odriako zelaian, goizez zein arratsaldez egingo dituzte tiraketak, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Horren harira, Usakume tiraketarik ez lelopean bi elkarretaratze egingo ditu Oinatz elkarteak Odriako zelaiaren aurrean; bata, 11:30etik 12:30era bitartean, eta bestea, 17:00etatik 18:00etara.

Horrez gain, San Inazio egunean, hilak 31, beste elkarretaratze bat egingo du elkarte animalistak zezen plaza aurrean, Saninazio jaietan izango diren zezenketen aurka. 17:30etik 18:30era egingo dute elkarretaratzea.