2019ko santioak eta saninazioak

Hasi dira festetako programa etxez etxe banatzen

Uztarria.eus 2019ko uzt. 17a, 23:36

Ate joka dira Santio eta San Inazio jaiak, eta Azpeitiko Udalak eta Haujijijai Batzordeak dagoeneko prest dute jaietarako programa. Gaur, asteazkena, hasi dira festetako liburuxkak etxez etxe banatzen. Zapatuan hasi eta abuztuaren 2ra bitartean izango da zer egin eta zertaz goza herrian; izan ere, adin guztietako herritarrentzat ekintzak antolatu dituzte aurten ere.

Hona hemen, jaietako egitaraua osorik:

Zapatua, uztailak 20

10:30-13:30 eta 16:00-18:00. 37. Usakume tiraketa, Odria auzoan.

11:00-19:30. XVI. Auto Klasikoen rallya.

 

Uztailak 25, osteguna: Baserritarren eguna

09:00-14:00. XXV. Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak, Izarraitz pilotalekuan.

10:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.

10:30. Nafarroako banderari omenaldia, Perez Arregi plazan hasita. Erdikaletik kalejira eginda, plazan ohorezko dantza egingo dute.

11:00. Eskualdeko ganadu erakusketa.

11:00. XXI. Gazta Lehiaketa.

12:00. 47. Sagardo Txapelketa eta dastaketa. Plazan kantuan ariko dira Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso bertsolariak, eta trikiti doinuz alatuko dute Lajak, Lutxurdiok eta Berastegik.

18:00. Kantujira, kalez kale.

18:00. Errekortariak, zezen plazan.

19:30-22:30. Jainekin txarangaren emanaldia.

 

Uztailak 27, zapatua: Presoen eguna

12:00. Kimura judo klubeko kideen erakustaldia, plazan.

12:00. Mural margoketa, Erdikalean.

14:30-19:30. Karting eta minimotard erakustaldia, Perez Arregi plaza inguruan.

19:00. Manifestazioa plazan hasita, Sarek deituta.

21:00. Afaria eta ekitaldia, Azoka Plazan.

23:00. Tximeleta taldearen erromeria eta Gorpuzkingz taldearen kontzertua, txosnetan.

 

Uztailak 28, igandea: Umeen eguna

10:00. Goiz eresia, Itsasi dantza taldeak antolatuta.

Ondoren, korporazio txikia, Juan Antxieta musika eskolako txistulariek eta banda gazteak lagunduta.

11:00. Umeen meza nagusia, parrokian. Juan Antxieta musika eskolako abesbatzak parte hartuko du.

12:00. Haurrentzako dantzak, plazan.

12:30. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, plazan.

14:00. Umeen bazkaria.

16:00. Umeentzat jolasak eta kalejira.

16:00. XXXIX. Inazio Deuna Txirrindularitza Saria, Perez Arregi plazatik abiatuta.

17:30. Gaztetxoen kalejira, Alde Zaharrean.

19:00. Desenkajonamentua, zezen plazan.

22:00. Udal Musika Bandaren pasodobleen emanaldia, plazan.

 

Uztailak 30, asteartea: San Inazio bezpera

11:00. Hamaiketakoa, plazan.

12:00. Txupinazoa botako dute Azpeitiko Odol Emaileen elkarteko kideek eta Lagun Onak futbol taldeko kideek.

Ondoren, Udal Musika Bandak, Izarraitz txistulari taldeak, Ziekoko gaiteroak eta erraldoiek nahiz buruhandiek kalejira egingo dute.

12:05. Marea Arroxaren kalejira.

15:00. Herri bazkaria, plazan.

17:00. Jolasak, txosnetan.

18:00-19:30. Bigantxak eta zezen txikiak, Done Jakue kalean.

18:00. Kantu Koloreren Honolulu emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.

18:30. Elektrotxufla elektrotxaranga.

19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan.

19:30-21:00. Burrunba elektrotxaranga.

22:00. The Potes, txosnetan.

23:00. Su festa, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.

22:30. Hesian taldearen emanaldia, plazan.

22:30. Izer eta Alabier, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Ezten Giro taldearen erromeria, txosnetan.

 

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio eguna

09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Ziekoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.

10:10. Udal ordezkarien korporazioa, parrokiara.

10:30. Prozesioa.

11:00. Eukaristia, parrokian.

12:00. Urolatarrak txarangaren emanaldia.

12:30. Arratsaldeko zezenen aukeraketa, zezen plazan.

12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera.

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

15:00. Txomingeroen bazkaria.

17:00. Gaztetxoentzat jolas parkea, plazan.

17:30. Oñatz elkarte animalistak deituta, elkarretaratzea.

18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:30. Zezenketa.

19:00. Oria txarangaren emanaldia.

22:00. Jotakie taldearen kontzertua, txosnetan.

22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz frontoian. Lehen partidan, Alberdi eta Aranguren Egiguren V.aren eta Erostarberen kontra ariko dira. Bigarrenean, berriz, Olaizola II.ak eta Albisuk Altuna III.aren eta Zabaletaren kontra neurtuko dituzte indarrak.

23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik.

23:30. Celtas Cortos taldearen kontzertua, plazan.

22:30. Saltoka taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Crudas Cubensi taldearen kontzertua, txosnetan.

02:30. DJ Albaren emanaldia, txosnetan.

 

Abuztuak 1, osteguna: San Inazio bigarrena.

09:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Ziekoko gaiteroen eskutik.

10:15. Udal ordezkariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, plazan.

Ondoren, korporazioan joango dira Loiolara.

11:00. Meza nagusia, basilikan.

12:00. II. Gixau Txapelketa, plazan.

12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera.

12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.

15:00. Gixau-jana, Azoka Plazan.

18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:00. Emakumeok plazara, ekitaldia.

18:30. Zezenketa.

18:30. Emakumeen eskuzko pilota partidak, Frontoi Txikian.

19:00. Los Pasai txarangaren emanaldia.

22:00. Joselu Anaiak, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Bultz taldearen txosnetan.

Ondoren, Ernairen ekitaldia, txosnagunean.

23:30. La Mare eta Esne Beltza taldeen kontzertuak, plazan.

01:00. Afu taldearen kontzertua, txosnetan.

03:00. Tasound System taldearen kontzertua, txosnagunean.

 

Abuztuak 2, ostirala

06:00. Incansables txarangaren emanaldia.

07:30. Bigantxak, Done Jakue kalean.

08:30. Zumba emanaldia.

Ondoren, gaupaseroen argazkia.

09:00. Suziri eta danbatekoak, herri jaien bukaera irudikatzeko.

12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.

18:30. Zezenketa.

19:00-22:00. Gau Erdi txarangaren emanaldia.