Joseba Alvarez: "G7aren gailurra Euskal Herrian egitea inposizio politiko bat da"

Urola Kostako Hitza | Politika
2019ko uzt. 17a, 11:30

G7a Miarritzen bilduko da abuztuan, eta 'Zertara datoz Zazpi Handiak Miarritzera?' hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Joseba Alvarezek (Donostia, 1959) Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Joseba Alvarez. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)  Argazki originala

Zertara datoz "Zazpi Handiak" Miarritzera?

G7a munduan kapitalismoak bere burua antolatzeko eta erabakiak hartzeko duen tresnetako bat da. Haiek adierazi dutenaren arabera, munduan desoreka handia dago genero politikan, ekonomiaren alorrean nahiz lurralde antolaketan. G7ko estatuburuek diote beraiek sortzen duten kaltea konpontzera datozela Miarritzera.

Zein dira G7 taldearen helburuak?

G7a tarteka biltzen den egitura bat da, urtean behin-edo biltzen dira talde horretako kideak. Aurten, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak antolatu du goi-bilera. Marketin operazio izugarri bat da gailur hau, foku guztiak gainean izaten baitituzte egun horietan. Miarritzen bilduko dira, Europako Batasuneko ordezkariak batetik, eta Japoniako, AEBetako, Kanadako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Frantziako eta Italiako estatuburuak, bestetik. G7 taldean urtez urte aldatzen joan dira estatuburuak, eta oraingoan ez dago estatuburu sozialdemokratarik edo zentristarik bilkuran, guztiak eskuin muturrekoak dira; ikusi besterik ez dago, adibidez, migrazio politikan edo liberalismo ekonomikoaren printzipioetan G7ko estatuburuek beraien artean zenbat antzekotasun dituzten. Kapitalismoa krisian dago, eta zazpi herrialde nagusi horiek nola jokatu behar duten erabakitzeko bilduko dira Miarritzen abuztuan egingo duten goi-bileran.

G7 ez! plataformako kidea zara. Zer aldarrikatzen duzue talde horretako kideok?

Batetik, aldarrikatu nahi dugu inork ez diola eskatu G7 taldeari Euskal Herrira etortzeko. G7aren gailurra Euskal Herrian egitea inposizio politiko bat da, eta beraiek duten gizarte eredua inposatu nahi digute goi-bilera horrekin; gure helburua, inposizio hori salatzea da. Era berean, aldarrikatu nahi dugu Euskal Herrian nahiz munduan badaudela alternatibak hondamendi ekologiko, ekonomiko eta humanitario honi aurre egiteko. Abuztuaren 21ean, 22an eta 23an Irunen eta Hendaian hainbat ekintza antolatu dugu alternatibak baditugula erakusteko; 24an, berriz, manifestazioa egingo dugu Hendaian; eta 25ean, kontzentrazioak izango dira Miarritzen.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu